Urriaren 31n hasiko dira Kintopeko Idi Probak Aian

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 10a

Azaroaren 6a bitarte jokatuko dira, bost saiotan. Saizar Sariketarako proba puntuagarria izango dira, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzak kontrolatuko ditu.

Laster hasiko dira Aiako Idi Probak elkarteak udalaren babesarekin antolatutako XVII. Kintopeko Idi Probak. Bost saio izango dira orotara, eta guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira Aiako probalekuan. EGITARAUA Urriak 31, asteartea -Etxetxo (Zumaia) -Lander Plaza (Mungia) -Iñaki Lopategi (Birle) Azaroak 1, asteazkena -Rafa Alegria (Bermeo) -Roberto Unsaisti (Berriatua) -Bixkiak (Errezil) Azaroak 3, ostirala -Arene Jatetxea (Gernika) -Intxarburu (Hernani) -Olatzar (Lezo) Azaroak 4, larunbata -Altuna (Aizarnazabal) -Eusebio Arzadun (Aia) -Asier Alegria (Bermeo) Azaroak 6, astelehena -Iñaki Oliden (Orio) -San Pelaio (Bakio) -Motxo (Murueta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide