Irailaren 29an eta 30ean San Migel jaiak ospatuko dituzte Aiako Laurgainen

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 22a

Aiako Laurgain auzoan San Migel jaiak ospatuko dituzte irailaren 29an eta 30ean. Hona hemen festetako egitaraua: Irailak 29, ostirala - 10:30. San Migel meza. - Jarraian, hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia: Landarbide eta bere lagunak. - Goizean, auzoko trikitilariek alaituko dute - 21:00. Auzo afaria Atseden toki Elkartean. Menua: Tomate entsalada, urdai azpiko tortilla, txuleta entsaladarekin, gazta menbriloarekin, kafea eta kopa. Prezioa: 27 euro. Izen-ematea: Aiako Iturriozena tabernan irailaren 28a baino lehen. - Afalostean, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. Irailak 30, larunbata - 17:00. Ume jolasak eta txokolatada. - 18:30. Tortilla patata lehiaketa - Ondoren, afari merienda. - 23:00. Erromeria Elustondo anai-arrebak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide