Eguraldia gorabeheratsua izan zen festen azken-aurreko egunean, atzo. Frontoian egin zituzten sardina jana eta toka txapelketa goizean. Arratsaldean, berriz, uretako jolasak bertan behera geratu ziren eguraldiagatik, baina Tio Teronen Semeek giroa alaitu zuten dantza eta umorearekin.
Gaur jarraituko du festak; San Lorentzo eguna ospatuko dute aiarrek. Hona hemen gaurko egitaraua:
- Orain. Pilota Partidak. Emakumezkoak, binaka: Larrarte-Mendizabal Arrizabalaga-Etxanizen aurka. Gizonezkoak, binaka: Titin III-Apraiz Saralegi-Galarzaren aurka.
- Ondoren, herriko adinekoei eskainitako bazkaria.
- 17:00-19:00. Burbuilazko Bolak Bubble Balls jolasak, umeentzat eta ez hain umeentzat, eskola aurreko atarian.
- 17:30. Harri-jasotze erakustaldi-lehiaketa. Parte hartuko duten harri jasotzaileak dira: Joxe Ramon Iruretagoiena, Hodei Iruretagoiena, Joseba Ostolaza, Jexux Mari Iruretagoiena, Haimar Irigoien, Josetxo Urrutia, Aimar Galarraga, Iñigo Eizagirre eta Idoia Etxeberria.
- 18:30. Kalejira.
- 19:30-21:30. Kupela taldearen saioa.
- 23:00. Suzirien ikuskizuna, Pirotecnia Lecea su etxearen eskutik.
- Ondoren, Kupela taldearekin erromeria.
- 01:00. Jaiei amaiera emateko traka.