Umeak protagonista Aian

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 9a

Festekin jarraitzeko, umeen eguna ospatu zuten atzo Aian. Goizean jolasak egin zituzten eta arratsaldean apar festa eta puzgarriak izan ziren. Eguna biribiltzeko Goazen dantzatu eta abestera ikuskizuna izan zen plazan. Argazki galeria osoa Karkara.eus atarian dago ikusgai. Gaur eta bihar jarraituko dute San Donato eta San Lorentzo jaiek. Hona hemen egitauraua: Abuztuak 9, asteazkena. – 11:30. Sardina jana eta toka txapelketa. – 16:00-18:00. Ur jolasak eta kukaina lehiaketa, igerilekuan. – 18:15. Tio Teronen Semeak taldearekin dantzaldia. – 19:30. Kalejira, buruhandiekin eta trikitilariekin. – 22:30. Desioak Sutan Saharako errefuxiatu kanpamentuen aldeko ekitaldia. Su bolak aireratuko dituzte hilerriko zelaitik. – 24:00. Karroza. – Ondoren, Abiba taldearekin dantzaldia. Abuztuak 10, osteguna. San Lorentzo eguna, Aian. – 11:00. Meza nagusia – 12:00. Pilota Partidak. Emakumezkoak, binaka: Larrarte-Mendizabal Arrizabalaga-Etxanizen aurka. Gizonezkoak, binaka: Titin III-Apraiz Saralegi-Galarzaren aurka. – Ondoren, herriko adinekoei eskainitako bazkaria. – 17:00-19:00. Burbuilazko Bolak Bubble Balls jolasak, umeentzat eta ez hain umeentzat, eskola aurreko atarian. – 17:30. Harri-jasotze erakustaldi-lehiaketa. Parte hartuko duten harri jasotzaileak dira: Joxe Ramon Iruretagoiena, Hodei Iruretagoiena, Joseba Ostolaza, Jexux Mari Iruretagoiena, Haimar Irigoien, Josetxo Urrutia, Aimar Galarraga, Iñigo Eizagirre eta Idoia Etxeberria. – 18:30. Kalejira. – 19:30-21:30. Kupela taldearen saioa. – 23:00. Suzirien ikuskizuna, Pirotecnia Lecea su etxearen eskutik. – Ondoren, Kupela taldearekin erromeria. – 01:00. Jaiei amaiera emateko traka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide