Mus txapelketarekin eman diote hasiera jaiei Santio Errekan, gaur arratsaldean. Ia 20 bikote elkartu dira auzoko frontoian karta jokoan aritzeko, eta egunari dantzaldiarekin emango diote amaiera; izan ere, 23:00etatik aurrera Fan&Go musika taldea ariko da zuzenean.
Bihar goiz-eguerdian haurrentzako jolasak eta trikitilariak izango dira, eta iluntzean Gabenara taldearen kontzertua. Astelehen gauean, berriz, bertso saioa eta diskofesta, eta asteartean Santio Eguna ospatuko dute; asteazkenean eta hilaren 30ean, igandean, ere izango dituzte
ekitaldiak.
[flickr_set id="72157683953496983"]