Igandean, Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa jokatuko da, Aiako Andatza auzoan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 17a

Andatzako zelaian egingo dute sega kanporaketa. (Hitza) Igandean, Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa jokatuko da Aiako Andatza auzoko zelaian. Hamar segalarik eman dute izena norgehiagokan, eta bi multzotan banatuta jokatuko dute. Lehen multzoko parte hartzaileek 11:30ean ekingo diote saioari, eta bigarren multzokoek 12:30ean. Multzo bakoitzetik, 30 minututan belar gehien ebakitzen duten bi segalariak abuztuaren 6an Asteasun finala jokatzeko txartela lortuko dute. Hurrengoak izango dira parte hartzaileak: 1.MULTZOA Julen Gabirondo Izeta Jon Kanflanka Ezkurra Iñigo Mercader Soroa Jon Otegi Odriozola Jesus Mari Ormaetxea Telletxea 2. MULTZOA Jokin Etxeberria Peñagarikano Suharri Irazustabarrena Arbelaitz Mikel Berekoetxea Zuasti Iban Pardo Andres Eneko Bilbao Goiri

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide