Aiako Iturriotz auzoko San Juan jaietako egitaraua

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 14a

Sanjuanetako egitaraua eta eskuorria. (San Juan jaietako festa batzordea) Ekainaren 23an abiatuko dituzte Sanjuanak Iturriotzen, baina ostiralean festetako mus txapelketa jokatuko da Izurtzu erretegian.
ITURRIOTZEKO SANJUANETAKO EGITARAUA Ekainak 16, ostirala - 22:00etan XXIII. Mus Txapelketa abiatuko dute Izurtzu erretegian. Bertan parte hartu nahi dutenek  21:30etik aurrera eman beharko dute izena, 30 euroren truke. Lehen lau postuetan sailtzen diren bikoteentzat sariak izango dira Ekainak 23, ostirala - 22:30ean, Astiazaran II.a, Andonegi eta Lutxurdiorekin erromeria. Ekainak 24, larunbata, San Juan Eguna. - 10:30ean, meza. Umeak eta loreak bedeinkatuko dituzte. - Ondoren, herri kirol jaialdia auzoko gazteen artean (trontza, sega, harri-jasotzea, aizkora eta korrika) - Jarraian, Irazu eta Zubeldia bertsolariak eta Tapia eta Leturia eta Laja zaharra eta Lutxurdio trikitilariak. - Segidan, bazkaria. - Iluntzean, 21:30eak aldean erromeria Tapia eta Leturia eta Laja zaharra eta Lutxurdio trikitilariekin. Ekainak 25, igandea - 10:30ean, meza ekaitzaren aurka eta auzoan hil direnen alde. - Ondoren, hamaiketakoa. - 14:00etan, bazkaria Iturriotzen. Txartelak salgai daude Izurtzun erretegian eta Iturriozena tabernan. - Ondoren, trikiti doinuak Laja Gaztea eta Narbaizarekin, eta bertsoak Mujika eta Mendizabalen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide