Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
15:00etan abiatuko dute Aiako X. Igoera, baina goizean goizetik motor hotsak hartu du Aia. Izan ere, bertan egin dituzte ikuskapen tekniko eta administratiboak lasterketako komisarioek; herrigunean bildu dira igoera parte hartuko duten pilotuak beren ibilgailuekin. Ikusmina sortu dute herrian, zale ugari hurbildu baita ibilgailuak bertatik bertara ikustera.
Beste asko 11:00etarako hasi dira igoera ikusteko toki aproposenak aukeratzen. Karpen azpian euriarengandik babestuta, janaria eta edaria eraman dute, eta egun pasa egiten ari dira hainbat kuadrilla.
[flickr_set id="72157681635582073"]