Izetak irabazi du 'El Conquistador del Caribe' telebista saioko finala

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 30a

Izeta txapelduna. (EITB) Atzo emititu zuten ETB2an El Conquistador del Caribe telebista saioko finala, eta Andoni Iruretagoiena Izeta-k izan da aurtengo txapelduna. Aiarrak lehia estua jokatu zuen Aiskander eta Ismaren aurka, baina azken unera arte borrokatu zuen, eta Iruretagoienak eskuratu zuen ikurriña. Finalean Izeta-k bertsoa bota zuen bizitako abentura gai hartuta, eta garaipena eskini zien taldeari, familiari, kuadrillari, neska-lagunari eta bere kopilotuari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide