Ekainaren 3an jokatuko da Aiako X. Auto Igoera

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 26a

Andatza auzotik Aiako herrigunera doan bidea ahal duten azkarrena osatu beharko dute parte hartzaileek

Aitor Zabaleta plaza bakarreko autoan. (Eduardo Maturana) Lagun-Artea Eskuderiak eta Andatzako Uhartemuño elkarteak antolatuta, ekainaren 3an, larunbatarekin, Aiako X. Auto Igoera izango da. Arratsalde partean jokatuko da, 14:00etatik 20:0etara, eta parte hartzaileek Andatza auzoa eta Aiako herrigunea lotzen dituen G- 3710 errepideko zatia bidea ahal duten azkarrena osatu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide