Sega kanporaketa Aian. (Ibon Errazu)
Ekainaren 11n, igandean, izango da hitzordua. Bederatzi segalarik parte hartuko dute, bi multzotan banatuta.
Lehenengo saioa 11:30ean hasiko da, Igor Esnaola Dorronsorok, Suharri Irazustabarrena Arbelaitzek, Jon Otegi Odrizozolak, Iban Pardo Andresek eta Jesus Mari Ormaetxea Urkik parte hartuko dute.
Bigarren saioa arratsaldean izango da, 12:30ean. Jokin Etxeberria Peñagarikano, Julen Gabirondo Izeta, Iñigo Mercades Soroa eta Lander Otermin Munain arituko dira segan.