Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero bezala, ikusmina sortu du aurtengo Asentzio Azokak. Hainbat eta hainbat lagun gerturatu da abere, ganadu, hegazti eta animalia bitxiak ikustera, baita bertako produktuak –barazkiak, fruta, gazta, eztia, ogia, loreak eta abar– erostera ere. Horrez gain, baserriko lanabesak eta artisautza postuak ere izan dira goizean zehar.
Arratsaldean, Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketa jokatuko da frontoian. 17:30etik aurrera, 11 parte hartzaile ariko dira lehian, eta hauek egin beharrreko lana ondorengoa: 54 ontzako bi enboreta 60 ontzako bi enbor. Ondoren, erromeria izango da plazan Elustondo anai-arrebekin.
[flickr_set id="72157680951769534"]