Bizkar hezurra zaintzeak osasunean izan dezakeen eragina hizpide izango dute Aian

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 16a

Xabier Mendiarazek emango du hitzaldia. (Karkara.eus) Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatuak eta kiropraktikan lizentziatuak bizkar hezurreko zainketa on batek gaixotasunak hobetu edota saihestu ditzakeela azalduko du, Zure osasuna zaindu bizkar hezurraren bitartez hitzaldian. Hitzaldia martxoaren 7an [asteartea] izango da 18:00etan, Aiako Kuiltur Etxean. Gaiarekin interesa duten herritarrak saiora gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide