Jendea dantzan Aristerrazun. (Amaia Ventas/Hitza)
Asteburuero bezala, datorren igandean ere erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu du saioa, eta Saioa Lizarralde eta Madalen Arzallus trikitilariak igoko dira oholtza gainera. 18:30etik 21:30era egingo dute erromeria, eta erromerizaleak hitzordura gonbidatu dituzte antolatzaileek.