'Basker' liburu-dokumentala salgai dago Aiako Kultur Etxean

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 8a

Suediako SVT telebistako kideek 60. hamarkadan euskal kulturaren inguruan Basker dokumentala grabatu zuten, eta bertan Aiako txokoak eta aiarren bizimodua azaldu zituzten kazetari suediarrek. Argibel Euba etnografoak film horiek errekuperatu zituen, eta liburu eta DVD-z osatutako lana argitaratu du. Liburu dokumentala salgai dago Aiako Kultur Etxean, 20 euroren truke, eta hori eskuratu nahi dutenek Aiako Kultur Etxean bertan edo 943-130924 telefono zenbakira deituta egin dezakete erreserba.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide