Lajak eta Lutxurdiok Aristerrazun saioa eskainiko dute igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 6a

Erromeria Aristerrazun. (Ibon Errazu/Hitza) Iganderako erromeria antolatu du Aristerrazun Andatzako Erromeria Elkarteak. Otsailaren 12an, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuko dute iluntzea; bertaratzen direnak dantzan jantzeko prest igoko dira trikitilariak Aristerrazuko oholtza gainera. Ohiko ordutegia izango du saioak; 18:30ean hasi eta 21:30ak arte luzatuko da saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide