Astebururako erromeria antolatu du Andatzako Erromeria Elkarteak. Igandean Eneritz Bengoetxea eta Eider Iraola trikitilariak igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera. 18:30ean abiatuko dute saioa, eta 21:30ak arte trikiti hotsarekin dantzan aritzeko aukera izango da Aristerrazun.