Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bioeraikuntzaren Lagunak elkarteak topaketa egin du gaur Aian. Goiz partean energiaren ikuspegitik buruaskiak diren eraikinen inguruko hitzaldia eman dute Ekain taldeko Fernando Bengoetxeak eta Uhin elkarteko Rafa Irastorzak, Aiako Kultur Etxean. Arratsaldean, Aian bioeraikuntzaren irizpideak kontutan hartuta eraikitzen ari diren familia bakarreko eraikina bisitatu dute parte-hartzaileek, eta obra zuzentzen ari diren arkitektuek eta etxegileak eraikinaren inguruko azalpen teknikoak eman dituzte.
Bioeraikuntzaren Lagunak elkarteak hiru hilabetero antolatzen ditu jardunaldiak, eta topaketa bakoitzean bioeraikuntzarekin erlazionatutako gai bat izaten dute hizpide adituen eskutik. Gaurko saioan eraikuntza arloan lan egiten duten arkitektu, diseinatzaile, etxegileak eta gaiarekin interesa duten herritarrek bildu dira Aian.
[flickr_set id="72157678159703550"]