Imanol eta Unai trikitilariak izango dira igandean Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 26a

Jendea dantzan Aristerrazun. (Amaia Ventas/Hitza) Igande arratsaldean Imanol eta Unai trikitilariek saioa eskainiko dute Aiako Aristerrazu plazan. 18:30ean hasiko da erromeria, eta 21:30ak ingurura arte luzatuko da. Andatzako Erromeria Taldeak antolatzen du igandero ekitaldia, eta erromeriazaleak ekitaldira gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide