'Taloari kolpeka' tailerra antolatu dute Iturraranen, hilaren 29rako

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 19a

Talogileak taloa egiten. (Aiora Larrañaga/Hitza) Iturraran parketxeak Taloari kolpeka taloak egiten ikasteko tailerra antolatu du hilabeteko azken iganderako. Parte-harzaileek Agorregiko errotan arto aleak xehetuko dituzte, irina oratu, taloa egin eta txistor mutur batekin dastatuko dute. Gainera, Agorregi errotaren inguruan mendi buelta egingo dute. Tailerrean parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman behar dute 943-835389 telefono zenbakira deituta, edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita. 2-12 urte bitarteko haurrek 5 euro ordaindu beharko dute tailerrean parte-hartzeagatik, eta helduek 6 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide