Bertsotruk ekimenaren barruan, Aiako eta Goierriko bertso taldeek bertso desafioa egingo dute Aiako herriguneko tabernetan zehar. Ostiralean, 19:00etan abiatuko dute saio ibiltaria Iturriozenan, eta kaskoko tabernak zeharkatuko dituzte bertsolariek, Orioko trikitilariez lagunduta.
Aiako taldean parte hartuko dute Jokin Zumeta
Zieltzeta-k, Haritz Hernandez
Larrume-k eta Iñaki Gurrutxagak. Goierriko taldean Aratz Igartzabal, Mikel Tapia eta Ane Beloki arituko dira.
Orioko Errikotxia elkarteak aurten bi talde aurkeztu ditu Bertsotruk ekimenera, Oriokoa eta Aiako, datorren Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketara begira.