Energia arloan buruaskiak diren eraikinen inguruko topaketa egingo dute Aian

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 18a

Aiako Kultur Etxean egingo dute eraikin buruaskien inguruko topaketa. (Aiora Larrañaga/Hitza) Bioeraikuntzaren Adiskideak elkarteak eta Ikerketa Geolbiologikoen elkarteak antolatuta, topaketa egingo dute urtarrilaren 28an Aian. Goiz partean energiaren ikuspegitik buruaskiak diren eraikinen inguruko hitzaldia emango dute Ekain taldeko Fernando Bengoetxeak eta Uhin elkarteko Rafa Irastorzak. 11:00etan hasiko da saioa, eta Aiako Kultur Etxean egingo dute. 14:00ak inguruan bazakalduko dute parte-hartzaileek, eta norberak eraman beharko du bazkaria. 16:00etan, energetikoki buruaskea den familia bakarreko etxebizitza bat bisitatuko dute Aian; eraikin hori bioeraikuntzaren irizpideen arabera eraikitzen ari direla, azaldu dute topaketako antolatzaileek. Hizlarien saria, bidaia eta kudeaketa gastuetarako, parte-hartzaile bakoitzak 10 euro ordaintzeko eskatu dute arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide