'Errementari' filma grabatzen aritu dira Aiako Agorregi burdinolan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 9a

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren Errementari filma grabatzen aritu dira Aiako Agorregi burdinolan. Pelikulak Jose Miguel Barandiaranek 1930ean idatzitako Patxi Errementaria ipuin mitologikoa izango du oinarrian, eta udazkenean hasi zituzten grabaketak. Abendua bukaeran Aian izan ziren, eta datozen hiru astetan Bizkaiako El Pobal burdinolan eta Gasteizko Epsilon pabilioian izango dira. Argazkiak Igor García eta Ape Larrearenak dira. [flickr_set id="72157675245304993"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide