Urtezahar egunean jokatuko dute Aiako II. Slaloma

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 29a

10:00etatik aurrera izango da, Ubegun industriagunean

Iazko Slalom proba Ubegunen (Eduardo Maturana). Aurten ere Aiako II. Slaloma jokatu dute abenduaren 31n, Urtezahar egunez, Ubegun industriagunean. Hasieran, 09:00etatik 09:45era azyerketa teknikoak egingo zaizkie parte hartuko duten ibilgailuei, eta, ondoren, 10:00etatik aurrera ekingo diote lasterketari. Industiagunean bertan atonduko duten zirkuituan ariko dira lehian: entrenamenduko txanda bat egin ostean, bi txanda ofizial korrituko dituzte. Scratch mailan lehen hiruentzat egongo da saria, eta Klaseka nahiz junior mailan  sari bana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide