'Errementari' filmatzen ari dira Agorregin

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 27a

Joan den astetik Agorregiko parajeetan errodatzen ari dira Paul Urkijo zuzendari gazteiztarraren opera prima, Errementari filma, eta bertan egin beharreko filmaketa lanak ostiralera arte luzatuko dituzte. Patxi Errementari euskal ipuin klasikoan oinarrituta egongo da filma, eta Kandido Uranga aktore zumaiarra izango du protagonista; Maite Bastos aktore zarauztarrak ere hartzen du parte lan honetan. [flickr_set id="72157674582694373"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide