Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira gaur arratsaldean Aiara. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Gaur, abenduak 23
- 18:00. Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira Aiara. Haurrek eta gurasoek harrera egingo diete Etxetxon, eta handik plazara joango dira kalejiran.
Bihar, abenduak 24, Gabon Eskea
- 09:00. Herritarrak Aiako plazan elkartuko dira baserritarrez jantzita, eta Gabon Eskea egingo dute. (Txikienak 10:00etan bilduko dira)
- 17:00. Herrigunean Gabon Eskea egingo dute.
Abenduak 26, astelehena
- 16:30. Postre lehiaketa nerabeentzat.
Abenduak 27, asteartea
- Zine emanaldia kultur etxean. 16:30ean haurrentzat, eta 18:00etan nerabeentzat.
Abenduak 28, asteazkena
- 16:00. Umeentzako tailerrak frontoian.
- 18:00.
Konpost Eroak antzezlana eskola berriko aretoan.
Abenduak 29, osteguna.
- 16:30etik 19:30era. Puzgarriak eta jolasak frontoian, 2-12 urte bitarteko haurrentzat.
- Zine emanaldia kultur etxean. 16:30ean haurrentzat, eta 18:00etan nerabeentzat.
Abenduak 31, larunbata
- 17:00. San Silbestre lehiaketa. 16:30ean irekiko dute izen-ematea.
Urtarrilak 2, asteartea
- 16:30. Futbol txapelketa irekia.
- Zine emanaldia kultur etxean. 16:30ean haurrentzat, eta 18:00etan nerabeentzat.
Urtarrilak 4, asteazkena
- 17:00. Dantzaldia eta Euskaraokea frontoian, erregeen laguntzailea etorri aurretik.
Urtarrilak 5, osteguna
- 19:00. Orienteko Errege Magoak iritsiko dira Aiara.
Urtarrilak 7, larunbata
- Zine emanaldia kultur etxean. 16:30ean haurrentzat, eta 18:00etan nerabeentzat.