Sagastumek eta Garciak lehen saria lortu dute Aiako Argazki Lehiaketan

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 23a

Aiako Argazki Lehiaketako saridunak. (Aiako Udala) Urtero argazki lehiaketa antolatu du ohi du Aiako Udalak, eta aurtengo edizioko sarituak zein diren jakinarazi dute aste honetan. Bi katagoriatan banatzen dute lehiaketa: aiarrak eta aiarrak ez direnak. Aiarren artean, Leire Sagastume izan da txapelduna, bigarren sailkatu da Nerea Elkoroberezibar eta hirugarren Klara Mintegi. Aiarrak ez direnen kategorian, Juanjo Garciak lortu du lehen saria, Asier Oinederrak bigarrena, eta Ana Maite Manterola sailkatu da hirugarren postuan. Bestalde, herritarrek aukeratutako sei argazki bozkatuenekin eta epaimahaiak hautatu dituen sei argazkiekin, Aiako Udalak datorren urterako egutegia osatu du. Naturaren indarra izango da 2017ko Aiako egutegiko gaia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide