Gaur goizean Aiako Lardizabal Eskola berria inauguratu dute. Bertan izan dira Aiako alkate Nekane Arrizabalaga, eskolako zuzendari Belen Zabala eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu Kristina Uriarte; baita, Lardizabal eskolako ikasleak eta gurasoak ere.
Aia bizi-bizirik dagoen herria dela nabarmendu du Arrizabalagak ekitaldian, eta eskola horren adibide garbia dela azaldu. "Gaur hemen bildu garen guraso askok Lardizabal Eskolan ikasi genuen, eta gure seme-alabek ere bertan ikasten dute. Belaunaldi desberdinen arteko lotura da Lardizabal Eskola, eta aurrerantzean ere horrela izatea nahi dugu".
Belen Zabala eskolako zuzendariak eskerrak eman dizkio Aiako herriari eskolaren alde egin duen apustuagatik. "Aia bezalako herri txiki batentzat horrelako eskola izatea oso albiste ona da". Eskolako arduradunek jakin badakite inbertsio handia izan dela udalarentzat, baina "herriaren etorkizunaren" alde urrats garrantzitsua egin dutela nabarmendu du Zabalak.
[flickr_set id="72157676359534381"]
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide