Aiako Lardizabal Eskolako eraikin berriaren inaugurazio ekitaldia egingo dute igandean

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 15a

Lardizabal Eskolaren eraikin berria. (Aiora Larrañaga/Hitza) Aiako Lardizabal eskolako eraikin berriaren inaugurazio ekitaldia egingo dute igandean, 11:30etik aurrera. Eskolako zuzendari Belen Zabalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu Kristina Uriartek, eta Aiako alkate Nekane Arrizabalagak parte hartuko dute ekitaldian; baita hainbat ikaslek eta ikasle ohiek ere. Eskola berriaren bueltan «belaunaldien arteko lotura» azalduko dute ekitaldian. Eskola bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, eta argazki erakusketa eta herriko ekoizleen produktuekin hamaiketakoa ere izango dira. ‘Izeba Tekla’ saioa Eraikin berriaren inaugurazio ekitaldien barruan, larunbatean 17:00etan hasita, Xabier Lizasok Izeba Tekla izeneko saioa eskainiko du eskolako areto nagusian. Bertan musika, pianoa eta jolasa uztartuko ditu piano-jotzaile oriotarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide