Izer eta Alabierrek saioa eskainiko dute igandean, Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 14a

Aristerrazuko erromeria. (Ibon Errazu/Hitza) Asteburuan erromerian izango da Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Igandean Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira oholtza gainera, saiora bertatzen direnak dantzan jartzeko asmoz. 18:30ean hasiko da saioa, eta 21:30era arte jai giroa izango da nagusi Aristerrazun. Andatza Erromeria Elkarteko kideek trikiti eta pandero hotsa atsegin duten herritarrak saiora gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide