Baztertze arriskuan dauden 12 lagunek basoko lanak egin dituzte Pagoetan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 22a

Pagoetako baso bat. (Aiora Larrañaga/Hitza) Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta La Caixa Gizarte Obraren hitzarmenari jarri da martxan.  La Caixak 50.000 euro bideratu ditu Gipuzkoako natura baliabideak babesteko, sustatzeko eta hobetzeko lanak egiteko, eta gizartean baztertze arriskuan dauden 12 lagunek parte hartu dute proiektuan; besteak beste Pagoetako pagadiak lehengoratzeko eta hobetzeko lanak egin dituzte Aiako Pagoeta Parke Naturalean. Etorkinak baztertze egoeran dauden taldea direla ulertzen dute erakundeek, eta Ekuadorreko eta Boliviako 12 lagun aritu dira basoan lanean. Mendi eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak gidatu du ekimena, eta 1960-1963 aldian landatutako pagadiaren trinkotasuna murriztu nahi dute, basora argi gehiago sartu dadin eta etorkizunean zuhaitzak hobeto garatu daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide