Urdanetako sanmartinen azken eguna

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 13a

Eskuz binakako pilota partiden finalak jokatu ondoren, herri kirol saioa izan dute Aiako Urdaneta auzoan. Izetaren eskolako harri-jasotzaileen erakustaldiaz gain, Ugaitz Mugertza eta Aitzol Atutxa aizkolariak artitu dira nor baino nor auzoko pilotalekuan. Elizagoien ahizpek girotuko dute saioa, eta jaialdia jendetza bildu da. Arratsaldean, 17:00etran hasita, idi dema norgehiagoka izango da: Urdanetako Saberriren eta Arroako Etxetxoren idi pareek elkarren aurka  egingo dute lehia 125 kiloko harriarekin, 20 minutuko saioan. Gauean, berriz, erromeria Elizagoien ahizpekin, eta patata dantza Ximor tabernan. Ondoren,  San Martin jaiei bukaera emateko traka zaratatsua botako dute. [flickr_set id="72157675018768411"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide