Aiako idi proba txapelketako irabazlea Kamiñoko idi parea izan da. (Ibon Errazu)
Azaroaren 1ean abiatu zuten Aiako Kintopeko Idi Proba Txapelketa, eta astelehenean jokatu zuten azkeneko jardunaldia. Azken egunean bertan, Muruetako Kamiñoko jatetxearen idi pareak lortu zuen txapelketako emaitzik onena, 58 plaza osatuta. Eskualdeko parte-hartzaileei dagokionez, Orioko Olidenen idi pareak egin du lanik txukunena, 56 plaza, zinta bat eta 1.50 metrorekin; hirugarren postuan sailkatu da. Aurten denera, 16 idi parek parte hartu dute Kintopeko Idi Proba Txapelketan, eta antolatzaileek nabarmendu dute giro polita izan dela norgehiagokan.
Kamiñoko idi parea Aiako probalekuan. (Ibon Errazu)