Aiako Urdaneta auzoan San Martin Jaiak abiatuko dituzte asteburuan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 3a

Iaz ere jendetza bildu zen Urdanetako sanmartinetako bertso afarian. (Eneritz Albizu Lizaso) Azaroaren 11n San Martin Eguna izango da, eta Urdanetan asteburuan abiatuko dituzte auzoko jai nagusiak. EGITARAUA Azaroak 4, ostirala - 22:30etik aurrera. Mus Txapelketa Azkarra Indamendi elkartean. - 00:00. Ximor taberna zabalduko dute. Azaroak 5, larunbata - 16:00. Gorriti eta bere animaliak. - Ondoren, txokolatada. - 21:00. Bertso Afaria Indamendi elkartean. Parte-hartzaileak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak, eta Izer eta Alabier trikitilariak. - Afalostea, bertso saioa. - Ondoren, Izer eta Alabierrekin kalejira frontoira. - 00:00. Ximor taberna irekiko dute. - 02:00ean hasita, DJ Olaberriren saioa. Azaroak 6, igandea, Jubilatuen Eguna - 11:30. Meza nagusia. - 12:00. Palaz banakako pilota partiden finala. - 13:00. Herri kirol saioa. Izetaren Eskolako harri-jasotzaileekin. Sebastian Lizaso eta Peñagarikano bertsolariek, eta Narbaiza eta Laja II trikitilariek alaituko dute giroa. - Ondoren, auzoko adinekoen bazkaria Indamendi elkartean. - 18:30. Kalejira tabernaz taberna bertsolariekin eta trikitilariekin. - 22:30. Auzoko Ximor tabernan Laja II-na eta Narbaiza trikitilariak. Azaroak 11, ostirala, San Martin Eguna - 11:00. Meza nagusia. - Ondoren, Patata Tortilla Lehiaketa. - 12:00. Auzotarren arteko herri kirolak: trontza, txinga, sokatira eta beste hainbeste, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuta. - 23:30. Erromeria frontoian Laja eta Lutxurdio trikitilariekin. - 00:00. Gure Ximor taberna irekita goizaldera arte. Azaroak 12, larunbata, Oilasko Biltze Eguna - Goizaldean hasita, oilasko biltzea baserriz beserri. - 21:00. Bildutako oilaskoekin afaria Indamendi elkartean. - Ondoren, erromeria frontoian Izer eta Alabierrekin. - Gau guztian, Ximor taberna irekita. Azaroak 13, igandean - 11:30. Meza nagusia. - 12:00. Eskuz binakako pilota partiden finalak - Ondoren, herri kirol saioa. Izetaren eskolako harri-jasotzaileen erakustaldia eta Ugaitz Mugertza eta Aitzol Atutxa aizkoran. Elizagoien ahizpek girotuko dute saioa. - 17:00. Idei dema norgehiagoka. Urdanetako Saberriren eta Arroako Etxetxoren idi pareek elkarren aurka lehiatuko dute 125 kiloko harriarekin 20 minutuko saioan. - 23:00. Erromeria Elizagoien ahizpekin. - 23:30. Patata dantza Ximor tabernan. - Ondoren, jaiei bukaera emateko traka zaratatsua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide