Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Santio Errekan quad bat gidatzen ari zen pertsona batek istripua izan du gaur goizean 10:40ak inguruan. Quadarekin bidetik atera eta irauli egin da, baserri batetik gertu. Istripua izan duena beste pertsona batek aurkitu eta lagundu egin dio. Ondoren, Donostiako Ospitalera eraman dute buruan kolpea zuelako.