Azaroaren 1ean abiatuko dute Aiako Kintopeko Idi Proba Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 25a

Datorren asteartean hasiko da Aiako Kintopeko Idi Proba Txapelketa. (Ibon Errazu) Datorren astean Aiako Kintopeko Idi Probak jokatuko dira Aiako probalekuan, eta dena prest dute antolatzaileek idi-dema saiorako. Txapelketa Saizar Sariketarako proba puntuagarria izango da, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du. Aiako Idi Proba elkarteak antolatu du norgehiagoka Aiako Udalaren babesarekin, eta bost egunetan zehar 16 idi parek parte hartuko dute txapelketan. Aurten estreinekoz plazara atera diren idi pareak izango dira, eta giro ederra izatea espero dute antolatzaileek. Eskualdeko ordezkariak ere izango dira tartean: asteartean Aiako Patxi Arzadunen idi parea aterako da plazara; eta azken egunean, azaroaren 7an astelehenarekin, Errezilgo Txokolateren eta Orioko Olidenen idi pareak. EGITARAUA Azaroak 1, asteartea, 22:00etan - Asier Alegria (Bermeo) - Laski (Birle) - Patxi Arzadun (Aia). Azaroak 4, ostirala, 22:00etan - Korta jatetxea (Gabiria) - Patxi Irarreta (Errenteria) - Iñaki Lopategi (Birle) Azaroak 5, larunbata, 22:00etan - Rafa Alegria (Bermeo) - Soarte (Elgoibar) - Artaso (Elgoibar). Azaroak 6, igandea, 18:00etan. - Matxain (Errenteria) - Biyok (Errenteria) - Muguruza (Mungia) - Kizkurra (Larraul) Azaroak 7, astelehena, 22:00etan - Kamiñoko jatetxea (Murueta) - Txokolate (Errezil) - Oliden (Orio)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide