Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udazkenarekin batera abiatu zuten duela bi asteburu Aristerrazuko erromerian, eta pasa den iganderako erromeria berezia antolatuta zuen Andatzako Erromeria Elkarteak. Astiazaran anaiei omenalditxoa egin nahi zieten erromeria zaleek Aristerrazun, eta modu horretan urtetan Aristerrazun bertan eta beste hainbat plazatan, soinu txikia lagun izanik, hamaika erromeria alaitu eta astindu dituztela aitortu.
Sorpresa gisa iragarrita zegoen omenaldia, eta giro ederra izan zen hitzorduan. Jendetza bildu zen Andatza auzoan, eta omenduek soinua eta panderoa hartu zituzten eta bertaratu zirenak dantzan jarri zituzten beste behin.
Argazkiak: Ibon Errazu
[flickr_set id="72157674234510762"]