Auto batek eta moto batek istripua izan dute Aian

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 20a

Pertsona bat zauritu da ezbeharrean, baina istripuaren tokian artatu dute.

Auto baten eta moto baten arteko istripua izan da gaur arratsaldean, Aian, Gi-3710 errepideko 1,2 kilometroan. Pertsona bat zauritu da ezbeharrean, baina ez dute ospitalera eraman, istripuaren tokian bertan artatu dute SOS Deiakek jakinarazi duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide