Izer eta Alabierrek Aristerrazun saioa eskainiko dute

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 19a

Aristerrazuko erromeria. (Ibon Errazu) Aiako Andatza auzoan erromeria denboraldia abian da, eta iganderako saio berezia antolatu du Andatzako Erromeria Elkarteak. Datorren igandean Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera; ohitura den bezala 18:30ean hasiko da saioa, eta antolatzaileek erromeria giroa atsegin duten herritarrak gonbidatu dituzte hitzorduan parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide