San Migel jaiak abiatuko dituzte gaur Aiako Laurgain auzoan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 29a

Sanmigelak Aiako Laurgain auzoan. (Ane Olaizola/Hitza) Gaur goizean abiatuko dituzte sanmigelak Aiako Laurgain auzoan. Hiru egunetarako festa antolatu dute auzotarrek, eta herri kirolak eta erromeria atsegin dutenentzat jai aproposa izango da. Larunbat arratsalderako haurrentzat jolasak eta txokolate jana ere antolatu dituzte. Urtero Laurgaingo sanmigeletan hitzordu berezia izaten da auzotarren afaria. Bihar egingo dute, eta tomate entsalada, urdaiazpiko tortilla, txuleta, postrea, kafea eta kopaz osatuta egongo da menua. Bertan parte hartu nahi dutenek Iturriozena tabernan eman behar dute izena; 25 euro kostako da afaria. EGITARAUA Gaur, irailak 29, San Migel Eguna -10:30. San Migel Eguneko meza. -Ondoren. Hamaiketakoa bertaratzen diren guztientzat. -Jarraian. Herri kirol erakustaldia. Bihar, irailak 30 - 21:00. Auzotarren arteko afa-ria. - Segidan. Izer eta Alabierrekin erromeria oinak nekatu arte. Larunbata, urriak 1 - 17:00. Umeentzat jolasak eta txokolate jana. - 18:30. Auzotarren artean tortilla patata lehiaketa. - 23:00. Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide