EAJk jaso du boto gehien Aian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

479 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, eta EH Bilduk, bigarren indarrak, 362 boto

479 boto jaso ditu EAJk Aian gaur, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, botoen %50,31a, hain zuzen ere. Hala, alderdi jeltzalea izan da lehen indarra. Bigarrena, berriz, EH Bildu izan da, 362 botorekin (%38,02). 78 herritarrek bozkatu dute Elkarrekin Podemos koalizioa. Botoen %8,19a jasota, hirugarren indarra izan da Aian. PSE-EEk 16 boto jaso ditu; 7na PPk eta PACMAk; Recortes Cero-GVk 2 eta LNk 1. %61,95ekoa izan da parte hartzea. Hemen 2012ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako emaiatzak: EAJ: 497 (49,5) EH Bildu: 448 (44,62) PSE-EE: 15 EB-AZ: 10 IU: 9 Equo: 7 EB-B: 4 Pacma: 3 UPYD: 2

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide