Aiako Lardizabal eskola bisitatu zuten EAJko kideek. (EAJ)
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainaren laugarren eguna izan zen atzokoa, eta Gipuzkoako EAJko hainbat kidek eta Arantxa Tapia Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasuneko sailburuak zenbait udalerri txiki bisitatu zituzten. EAJren Gipuzkoako zerrendako kideak, besteak beste, Errezilen, Albizturren, Bidania-Goiatzen eta Aian izan ziren, eta zenbait enpresa, eraikin eta ustiategi bisitatu zituzten. Aian, esaterako, Lardizabal eskolaren eraikin berria ezagutzeko parada izan zuten.