Eskaintza zabala abuztuan ere Pagoetako Parke Naturalean

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 13a

BIharko talo tailerra eta Lokate baserrira bisita antolatu dituzte

Abuztuan ere askotariko ekitaldiak izango dira Pagoetako Parke Naturalean. Igande honetan eta hurrengoan, esaterako, Lokate baserria bisitatu ahalko da, artzantzaren sekretuak ezagutu eta gazta dastaketa egiteko, besteak beste. Helduek 7 euro ordaindu beharko dituzte eta 5 euro 3-12 urte bitarteko haurrek. 943-835389 telefono zenbakira deitu edota iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi beharreko da erreserba egiteko. Era berean, talo tailerra izango da bihar Iturrarengo parketxean, Agorregiko erroten eta burdinolaren bisitaren ostean. Ostegunetik igandera, egunero, 11:30ean ikusi ahalko dira Agorregiko lantegiak martxan. Horrez gain, gogoratu dute erlauntzak ere egun horietan, ostegunetik igandera bisitatzeko aukera dagoela, 13:00etan. Era berean, Iturrarango parketxea asteartetik ostiralera zabalduko dute, 10:00-14:00 eta 16:30-18:30 bitartean, eta lorategi botanikoa egunero bisitatzeko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide