Festen azken txanpan, Aian

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 10a

Gaur San Lorentzo Eguna ari dira ospatzen aiarrak, festen azken eguna. Meza eta pilota partidak izan dira goizean, eta adinekoei eskainitako bazkariaren ondoren, herri kirol erakustaldia zein Iparraldeko Jokoen Gipuzkoako Txapelketa izan dira frontoian. Bertan izan da Iñaki Perurena harri-jasotzailea, besteak beste. Martxango taldearen emanaldia eta gero suziriak botako dituzte eta erromeria izango da Argi Laurdenak taldearekin. 01:00etan botako dute jaien amaiera iragartzeko traka. [flickr_set id="72157672175436506"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide