Festan murgilduta jarraitzen dute aiarrek

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 7a

Aiarrek San Donato eta San Lorentzo jaietan murgilduta jarraitzen dute. Ostiralean ospatu zuten Gure Esku Dago Eguna, eta larunbatean ere izan ziren askotariko ekitaldiak, zumba maratoi herrikoia, kasu. Gaur, San Donato Egunean, usokume tiraketa, trikitilari txapelketa eta XXXVIII. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte herriko pilotalekuan. Asteazkenera arte luzatuko dituzte ospakizunak. Hona hemen datozen egunetako egitaraua: Abuztuak 8, bihar, Umeen Eguna. – 08:30. Pasakaillia. – 11:00. Haur jolasak. – 17:00. Kiko, Koko eta Moko pailazoen emanaldia. – Ondoren, Gorriti bere animaliekin. – Jarraian, kalejira herriko kaleetan barrena buruhandien eta trikitilarien laguntzarekin. – 20:30-21:30. Egan taldearen saioa. – 22:30. Erdibana antzerkia Iker Galartza eta Jose Ramon Soroizekin. – Ondoren, Egan taldearekin dantzaldia goizaldera arte. Abuztuak 9, asteartea. – 08:30. Pasakaillia. – 11:30. Sardin-jana eta toka txapelketa irekia. – 16:00. Mus Txapelketa. – 16:00-19:00. Gaztelu puzgarriak. – 19:30. Kalejira buruhandiekin. – 23:00. Ekilibua kale antzerkia, plazan. – Ondoren, Oihan Vega DJ taldearekin dantzaldia. Abuztuak 10, asteazkena, San Lorentzo Eguna. – 08:30. Zeoze herriko kaleetan barrena. – 11:00. Meza nagusia. – 12:00. Pilota partidak. Lau t’erdian Aiako Lorentz Orbegozo Orioko Aratz Olidenen aurka. Binaka Titin III.a eta Gorrotxategi, Xala eta Telletxearen aurka. – Gero, adinekoei eskainitako bazkaria. – 17:30. Herri-kirol jaialdia. Iparraldeko Jokoen Gipuzkoako Txapelketa. – Ondoren, kalejira herriko kaleetan barrena. – 20:30-21:30. Martxango taldearen saioa. – 23:00. Suziriak. – Ondoren, erromeria Argi Laurdenak taldearekin. – 01:00. Traka zaratatsua. (Argazkiak: Aritz Lizaso) [flickr_set id="72157671025342030"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide