Gure Esku Dago Eguna ospatu zuten atzo Aian,
San Donato eta San Lorentzo jaien barruan. Arratsaldean hasi ziren ospakizunekin: haurrentzat jolasak eta kukaña izan ziren igerilekuan eta pintxo potea Jainekin txarangarekin. 20:30 aldera, herriko bi alderdi politikoek (EAJ eta EH Bildu) eta Gure Esku Dago-ko ordezkariek komunikatu bat irakurri zuten. Adierazi zuten adostasun batera heldu zirela eta 2017ko udaberrian herri kontsulta egingo dutela, Urola Kostako beste hainbat herritan bezala. Nabarmendu zuten galdera bera Urola Kostako Gure Esku Dago-k erabakiko duela.
Gauean, berriz, ehunka su-bola aireratu zituzten Sahararen aldeko desioak eskatuz. Aros disko-jartzaileak girotu zuen gau bukaera.
(Argazkiak: Aritz Lizaso)
[flickr_set id="72157670967084960"]