Igandean Andatzan Jokin Etxeberria segan. (Ibon Errazu)
Igande goizean Euskal Herriko Sega Txapelketako kanporaketa jokatu zen Aiako Andatza auzoan, Aristerrazuko zelaietan, Euskal Herriko Federazioak antolatuta. Giro polita izan zen saioan, eta norgehiagokan parte hartu zuten bederatzi segalarik lan bikaina egin zuten. Dena dela, Jokin Etxeberriak, Julen Gabilondok, Igoe Esnaolak eta Arkaitz Arteagak soilik lortu zuten abuztuaren 7an, Asteasun, Bulano zelaietan jokatuko den finalerako txarteka.
Kanporaketa bi saiotan jokatu zuten, eta multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatu ziren finala jokatzeko.
Lehen saioko emaitzak:
1- Jokin Etxeberria 1646 kilo
2- Julen Gabilondo 1499.5 kilo
3- Iban Pardo 1449.5 kilo
4- Inigo Merkader 1291.5 kilo
5- Mikel Berekotxea 1198 kilo
Bigarren saioko emaitzak:
1- Igor Esnaola 1373 kilo
2- Arkaitz Arteaga 1343.5 kilo
3- Jon Kafalca 1112 kilo
4- Suarri Irasustabarrena 1109 kilo
[flickr_set id="72157670776472001"]