Agorregiko errota eta burniola. (Hitza)
Uda garaia, hondartzaz eta itsasoaz gozatzean gain, mendian ibiltzeko une aproposa da. Horregatik Pagoetako Parke Naturalean datozen hilabeteetarako ekimen sorta zabala prestatu dute. «Lorategi botanikoa, burdinola eta errotak, erleen erakustaldiak, talo tailerrak eta baserrietara bisitak burutuko ditugu, denetarik ikusi eta dastatuz» adierazi dute Iturraran parketxetik.
Ekimenen inguruko informazio osatua nahi dutenek Pagoeta Parke Naturaleko Iturraran parketxean, 943-835389 telefono zenbakira deituta, edo
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita izango dute xehetasunak jasotzeko aukera.