Aiarra da atzo Urnietako Esnelat enpresan lan istripua izan zuen gizonezkoa

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 1a

Aiar batek lan istripua izan du. Atzo Urnietako Esnelat enpresan lan istripua izan zuen 24 urteko aiar batek 6-8 metro arteko altueratik erorita. Donostiako ospitalera eraman zuten zuzenean, kolpea larria izan baitzen. Enpresako langile batzordeak elkartasuna adierazi diete istripua izan duen lagunari eta bere familiari; babesa adierazteko 24 orduko lan etenaldia egiten ari dira langileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide