Auzotarren arteko herri kirolek ikusmina sortu dute Aiako Andatza auzoan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko ekainaren 29a

Bi gazte trontzan auzotarren arteko herri kirol txapelketan. (Aiora Larrañaga/Hitza) Gaur San Pedro Eguna osaptzen ari dira Aiako Andatza auzoan. Atzo abiatu zituzten jaiak Mutil Ardoko eta Uhartemuño Elkarteko kideen afariarekin, eta eguerdian baziren biharamuneko ajea sufritzen ari zirenak. 13:00ak inguruan auzoko gazteak Andatzako plazan bildu dira, eta bi taldetan banatuta herri kirol norgehiagoka egin dute: trontzan, ergometroan, txingak eta zakua eramaten eta eskorga lasterketan. Lehia estua izan da, pare-parean ibili dira bi taldeak; norgehiagoka horretan bikote batek ezustekoa ere izan du, eskorga lasterketa egiten ari zirela bihurgunea azkar eman eta hesiaren kontra joan baitira bi aldiz. Dena dela, aurrera jarraitu dute bi gazteek saioa jarraitzen ari ziren auzotarren animo oihuen artean. Auzokoen arteko herri kirolek ikusmina sortu dute. Arkaitz Iruretagoiena Aiako Udaleko zinegotzi eta jaien antolatzaileak azaldu duenez, "giro ona" sortzen da urtero auzotarren arteko herri kirol saioan. "Aurten gainera eguraldiak lagundu digu, eta primeran pasa dugu". [flickr_set id="72157669802955711"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide